principal-el-dolmen-de-artajona

Artaxoatik 4 kilometrora, muino baten gainean, herrixka bat egon zen Brontze Aroan. Hor, “Enerizko ataka” eta “Ferrangorteko La Mina” trikuharriak daude, Nafarroako kultura megalitikoaren aztarnarik garrantzitsuenetako bat, Historiaurrera bidaiatzeko aukera ematen diguna.

Bata zein bestea harri handiz eraikitako hilobiak dira eta frogatzen dute Artaxoa kokaleku izan dela milaka urtetik hona. “Enerizko atakako” trikuharritik “Ferrangorteko La Minako” trikuharrira 800 bat metro daude.

Artaxoako trikuharriak kultura megalitikoaren Nafarroako adibide bitxi bat dira, izan ere, mendialdean ugariak eta txikiak badira ere, Artaxoako dolmenak Nafarroako trikuharri guztietatik hegoalderen daudenak dira. Muino txiki baten gainean daude, toki hartan herritxo bat izan baitzen Brontze Aroan. Handiak dira eta antza handia dute Errioxan, Araban eta lautadako iparraldean aurkitu diren trikuharriekin.

“Korridore” gisako bi trikuharri dira, harri handiz osatutakoak (megalitoak) eta 50eko hamarkadan aurkitu eta horien inguruan indusketa lanak egin ziren. Banatze-lauza bat eta kamara bikoitza dituzte, eta, horrez gain, 20 metroko diametroa eta 2,5 metroko garaiera duten goraguneen gainean daude kokaturik.

“Enerizko ataka” megalitoan, esaterako, bi zati bereiz daitezke: hil-ganbera, hots, hildakoak lurperatzeko tokia, zutik jarritako 9 lauza handiz osaturik dagoena; eta pasabidea, 6 lauza txikiagoz egindakoa. “Ferrangorteko La Mina” trikuharriak aurrekoaren egitura bera du, baina hura baino txikiagoa da, eta, atzeko aldean, erdiko lauza zulatuta dago barrura sartu ahal izateko.

Bietako batek ere ez zuen estalkirik, eta adarrekin naiz harearekin estali ohi zituzten. Trikuharri horien inguruan, idunekoetako aleak, gezi-puntak, kobrezko puntzoiak, botoiak, zeramika eta aizkorak aurkitu izan dira. Pieza horiek guztiak Nafarroako Museoan daude ikusgai.

Pixka bat iparralderago, Gazteluzar izenez ezagun den eta bertara iristea zaila den goialde batean, Burdin Aroko El Dorre izeneko herrixkaren hondarrak daude, antza denez, harrizko etxetan bizi zen gizatalde indoeuropar batek eraiki zuen.

Texto cedido por www.turismo.navarra.es