Zerrotik behera jaisten diren kale malkar eta makurrek XVI. eta XVII. mendeetako jauretxe armarridunen artera garamatzate. Herriaren beheko aldean, XIII. Mendeko San Pedro eliza gotikoa dago. San Saturnino elizaren garai berean diseinatu zen San Pedro, horra joatekoak baitziren garai hartako errebaleko fededunak.

    //////