Harresi-barrutia hain ondo zainduta dago, hartan ibiliz gero denboran atzera egingo duzula, Erdi Arora. Bisita ezazu, era berean, San Saturnino eliza-gotorlekua: XIII. mendeko eraikin izugarria, monumentu historiko artistiko izendatutakoa. Eliza horrek atari gotiko handia du, XIII. mendearen bukaerakoa, eta eraikinaren barruan 1505. eta 1515. urteen artean egindako erretaula gotiko bat dago, hiru elementu hauek dituena: San Saturnino eseriaren eskultura bat, Ama Birjinaren eta Haurraren eskultura gotiko bat, eta gotiko hispaniar-flandiar estiloko kalbario bat. Nabarmentzekoa da, era berean, eliza horretan harrizko eskailera kiribil bat dagoela; elizako teilatuak barrura eramaten dituela urak, eta erronda-pasabidea duela.

Zerkotik ia 4 kilometrora, “Enerizko ataka” eta “Ferrangorteko La Mina” trikuharriak daude: Nafarroan dauden kultura megalitikoaren aztarnarik garrantzitsuenetako bat, zalantzarik gabe.

Bisitaldi osoak ordubeteko iraupena du, gutxi gorabehera. Ibilbidean, bisitariek ikusi ahal izango dituzte gotorlekua, dorreak, gaztelua eta gotorleku-eliza, eta elizako teilatura igo ahal izango dira. Gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez egin daiteke bisitaldia.

Arazoren bat edo zalantzaren bat baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 644027515 telefono-zenbakira hots eginez, edo posta elektroniko bat bidaliz info@reinodeartajona.com helbidera.

web: http://reinodeartajona.com/

ONLINE ERRESERBAK ONARTUKO DIRA SOILIK 25 LAGUN EDO GEHIAGOKO TALDEAK BADIRA