Erdi aroko jaiak
Historiarekin hitzorduak
Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatua, Erdi Aroko herri honek bere kaleak eskaintzen ditu aspaldi jasan behar izan zituen gorabeherak berriz ere gogora ekartzeko, urtero ekainaren bukaeran edo uztailaren hasieran.
Herritarren partehartzea ezinbestekoa da, garaiko jantziak jarrita, haiek baitira garrantzi historikoa zein legendarioa duten pertsonaiei bizia emanen dietenak. Ikusleak ere, jakina, garai hartantxe murgilduko dira.
Irudikatzen diren gertakizunen artean, berebiziko garrantzia du Zerko famatuaren menderatzeak, agramondarren eta beaumondarren arteko borrokaren ondorioz gertatu zena. Erresuma zaharra bitan zatitu zuten bi familiak ziren haiek.
Ekitaldi ugarik eramango dute bisitaria “historiarekin hitzordu” bat izatera, gerlarien eta zaldunen desfileen bidez, Erdi Aroko azokaren bidez, edota, beharbada, Zaldun Gudu Handiaren zein esgrima-tailerraren bidez.