Ayuntamiento de Artajona / Artaxoako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Laia-lasterketa

Urtero, azaroaren 29an, Artaxoak omenaldia egiten dio bere patroiari -San Saturnino-; horretarako, gaztaina-jatea eta krosa antolatzen dira, eta, gainera, aizkolariak eta harri-jasotzaileak aritzen dira.   Baina festetako ekitaldi maitatuena, dudarik gabe, laia-lasterketa da Txapelketa bitxia da, eta horretan herriko zein inguruko herrietako gazteak, baserritarrez jantzita, lehian aritzen dira Erdi Aroko Zerkora lehenak iristen izateko.

Ez da lan erraza eta erorikoak ziurtatuta daude; izan ere, malda harriztatu batetik behera jaitsi behar dute laien gainean doazela -laiak nekazaritzako tresna batzuk dira, jada erabiltzen ez direnak; joan den mendera arte erabili izan ziren lurra iraultzeko-. Ikusgarria benetan.